EU ES

Albisteak

2026ko urriaren 1a

“MENDIZ MENDI” taldea lider jarri da “3 HIRIBURUAK LABORAL KUTXA” ligan Gasteizko probaren ondoren

Lehenengo proban bizitako giro ederraren ondoren, bazegoen taldekako emakumezkoen BTT liga berriro martxan jartzeko gogoa. Gasteizko lasterketarako, Armentiako basoa izan zen aukeratutako agertokia, oso ezaguna biker giroan iraganean ospatutako beste proba batzuen jokaleku izan zelako. Oraingo honetan, Arabako Txirrindularitza Federazioak zirkuitu azkar eta zirraragarria diseinatu zuen; abiadura handiak hartzen ziren, eta arreta handiz ibili behar zen bihurguneetan, lurra oso lehor zegoelako.

3 Hiriburuak Laboral Kutxa MTB txapelketako Gasteizko probaren irteera, Armentiako basoan

Gasteizko probaren irteera, Armentiako basoan.

Lehen probako zalantzak argituta eta erreleboen teknika zein taktika finduagoarekin, 14 talde hurbildu ziren Arabako hiriburura, elkarren aurka lehiatu eta hiru orduz bizikleta gainean zirraraz gozatzeko. OTXE BH taldea lider hasi zen baina laster ikusi zen MENDIZ MENDI II taldearekin lehia estuan jarraituko zuela lasterketa irabazteko. Azkenean MENDIZ MENDI II taldea izan zen irabazlea oso parekatua izan lasterketa batean. Bizkaitarrek eraman zuten lasterketa eta lidergoa; hala ere, OTXE BHk, lortutako bigarren postuari esker, txapelketa irabazteko aukera berdinekin bidaiatuko du Bilboko azken probara.

Azken probara oso parekatuta iritsiko den beste postu bat hirugarrena izango da. Donostian ETORKI KUSKUMENDI igo bazen podiumeko hirugarren koxkara, Gasteizen JRG NESKAK taldearekin trukatu zuen postua. Gipuzkoarrek 20 segundoko aldea atera zieten arabarrei, bi taldeek lasterketak iraun zituen 3 orduetan 29 itzuli osatu ondoren.

«3 HIRIBURUAK» ligako hirugarren eta azken proba urriaren 12an, astelehena, jokatuko da Bilbon. Artxandako Avril mendiko zirkuitua ligaren formatura egokituko da, eta zelai irekiak eta nazioarteko cross country probako bidexka enblematikoenetako batzuk uztartuko ditu. Agertoki paregabea izango da ligako lehen edizio lehiatu hau nork irabaziko duen argitzeko.

Probako sailkapena

  1. 1. MENDIZ MENDI II3:02:10 · 30 itzuli
  2. 2. OTXE BH3:05:41 · 30 itzuli
  3. 3. JRG NESKAK3:00:10 · 29 itzuli
  4. 4. ETORKI – KUSKUMENDI3:00:31 · 29 itzuli
  5. 5. OTXE INFANTILAK3:00:01 · 28 itzuli
  6. 6. OCCIDENT MIRIBILLA – B3:01:42 · 28 itzuli
  7. 7. NORCLAMP TEAM3:03:17 · 28 itzuli
  8. 8. OCCIDENT MIRIBILLA – A3:03:51 · 28 itzuli
  9. 9. RPK UDAPA A3:04:31 · 27 itzuli
  10. 10. RPK UDAPA B3:03:33 · 27 itzuli
  11. 11. OCCIDENT MIRIBILLA – C3:04:25 · 27 itzuli
  12. 12. SCE FUSION XCO TEAM3:00:12 · 26 itzuli
  13. 13. MENDIZ MENDI TALDEA I3:03:27 · 26 itzuli
  14. 14. MAC3:07:16 · 24 itzuli

← Hasierara itzuli